MEKANIZAZIOA ETA BIRAKETA-PIEZEN FABRIKAZIOA LANTZEN METATU DUGUN HOGEITA HAMAR URTETIK GORAKO ESPERIENTZIARI ESKER, HAINBAT SEKTOREREN BEHARREI ERANTZUN AHAL IZAN DIEGU, ADIBIDEZ, AUTOMOBILGINTZARI, TREN SEKTOREARI, MAKINA ERREMINTAREN SEKTOREARI ETA NEKAZARITZA SEKTOREARI, BESTEAK BESTE.
Serie ertain eta luzeen mekanizazioari berme osoz ekiteko gure ahalmena oso puntu garrantzitsua da besteengandik bereizteko eta mota guztietako sektoretarako piezak fabrikatzen espezialista bihurtzeko.
Biraketa-piezen fabrikazioan espezialistak gara eta gure lanaren berme onena, zalantzarik gabe, aspalditik bezero garrantzitsu askok gure profesionaltasunean jartzen duten konfiantza da.
BSCren historia automobilgintzaren sektorerako piezen mekanizazioari oso lotua dago, aspalditik sektore horretako marka nagusientzako zeharka lan egiten baitugu.