BSC-N 35 URTE BAINO GEHIAGO DARAMAGU PLANO BIDEZKO PIEZEN FABRIKAZIOA ETA MEKANIZAZIOA LANTZEN. PIEZEN MEKANIZAZIOAN ESPEZIALISTA GISA DUGUN IBILBIDE PROFESIONAL ZABALARI ESKER, KALITATE-BERME OSOA DUEN ETA BEZERO BAKOITZAREN BEHARRETARA ERABAT DOITUTA DAGOEN ZERBITZUA EMATEN DUGU.
Piezen mekanizazioan eta biraketa-piezen fabrikazioan espezialistak gara. Produkzioko zerbitzu integralak bere barne hartzen ditu, piezen mekanizazioaz gain, lehengaia erostea eta proiektuak behar duen edozein motako eragiketa osagarria eta gainazaleko tratamendua. Giltza eskura produkzio-zerbitzu horrek, bezeroak hala eskatzen badu, beste hainbat zerbitzu ematen ditu, adibidez, premiazko garraioa edo piezen stock-a programatzea.
Mekanizazio-zerbitzutarako profesionalak bilatzen ari bazara, jar zaitez harremanetan gure taldearekin. Gure produkzioa zure beharretara egokitzen dugu, piezen mekanizazio eta fabrikazioko zerbitzu integrala emanez. Gure produkzioaren malgutasuna eta epeak betetzea dira gure laneko filosofiaren oinarri nagusietako bi.
Gure piezen produkzioaren kalitatearekiko konpromisoa funtsezkoa da gure lan-filosofian. Mekanizatzen ditugun pieza guztiak gure kalitateko barne-departamentutik igarotzen dira. Gure piezen kalitate onena ziurtatzeko azken belaunaldiko baliabideak eta ekipamendua erabiltzen ditugu.
Gure mekanizazio-tailerrean talde profesional kualifikatua eta esperientzia zabalekoa dugu. Horri esker, edozein motako piezen mekanizazio-zerbitzua fidagarritasun eta berme osoz emateko gai gara. Gure giza taldeaz gain, Industrias BSC enpresan 800 m2 baino gehiagoko instalazioak eta teknologiaren abangoardian dauden produkzio-baliabideak ditugu.
Gure produkzio-baliabideak zaintzen ditugu eta bertan inbertitzen dugu, plano bidezko piezen mekanizazioan emaitza onenak bermatzeko. Gure mekanizazio-tailerrean zenbakizko kontroleko 13 tornu ditugu. Guztiak izen handiko CMZ eta MoriSeiki markakoak. Gure mekanizazio-tornuen erdiek, gutxienez, dorretxo motorduna dute, eta haietako bik bosgarren ardatz bat (Y) dute, fresaketak eta mataderak egiteko.
Baliabide horiei esker, gure edozein produkzio-zelulatan, 20tik 350-400era bitarteko diametrotan mekanizazioak berme osoz egin ditzakegu. Tornuez gain, BSCn IRSASA markako punteatzeko eta aurpegia lantzeko makina, IZPE markako moletagailua eta ijezteko makina, zerra automatikoak, hariztatzeko makinak, zulakariak eta tresna propioak ditugu. Gure produkzio-baliabideen moldakortasuna funtsezkoa da gure bezeroei produkzio-erantzun zabala eta kalitatezkoa emateko.
Produkzio-baliabideei eta gure langileen esperientzia profesionalari esker, BSCn goi-mailako eta, beti, zure proiektuaren edo enpresaren beharretara doitutako mekanizazio-zerbitzua ematen dugu.
Esaguzu zer behar duzun eta lagunduko dizugu
JARRI HARREMANETAN BSC-REKIN