BSC-N ZURE ESKURA JARTZEN DUGU ZURE PRODUKTUAREN BEHAR GUZTIAK BERME OSOZ ASETZEN DITUEN PIEZAK PRODUZITZEKO ZERBITZU INTEGRALA HORRELA, MEKANIZAZIOAZ GAIN, PIEZEN ARTEZKETA, BROTXAKETA ETA GAINAZAL-AKABERAKO ZERBITZUAK EMATEN DITUGU, BESTEAK BESTE.
Pieza metalikoen gainazal-tratamenduekin lan eginez dugun esperientzia zabalari esker, zerbitzua bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera dugu. Horretarako, gure profesional-taldea aldamenean izango duzu prozesu osoan, aurretiazko aholkularitzatik hasi eta produkzioa bera gauzatzen den arte.
Proiektu bakoitza eta bere beharrak aztertzen ditugu, kasu bakoitzean gainazal-akabera egokienak proposatzeko. BSCn hainbat tratamendu lantzen ditugu, besteak beste, piezen ilunketa edo zinkeztaketa.
30 URTE BAINO GEHIAGO PIEZAK FABRIKATZEN ETA MEKANIZATZEN
Gure mekanizazio-tailerrean, altzairuaz gain, beste hainbat material erabiliz ere egiten ditugu proiektuak, adibidez, aluminioa, letoia, brontzea, plastikoa edo altzairu herdoilgaitza.